Jatorria: Gure Nortasuna
19 77 . urtea zen gazte konprometitu talde bat Mungiatik Lemoizera abiatu zenean. Protesta-martxa gisa hasi zena, pasio baten jaiotza bihurtu zen. Getxoko jokalari batek klub bat sortzea proposatu zuen eta, urtebete eskasera 1978an, Mungia Rugby Taldea errealitate bat zen jada.
Zelairik eta elastiko propiorik gabe, Iñaki Orue, Biritxi eta Sustatxa fundatzaileek Deustun utzitako lurretan erein zuten hazia. Horrela jaio zen Torpedo Gorria, hasierako espiritu errebelde eta gaztea islatzen zuen izenagaz
Bilakaera eta Kemena
Garai Oparoak
Hiru urte eskasera, Bigarren Mailan finkatzea eta Espainiako Kopan azpitxapeldun izatea lortu gendun. 90eko hamarkada gure garai oparoena izan zan: 8 talde izatera heldu ginan, horien artean Estatuan aitzindaria izan zan emakumezkoen talde bat.
Beheraldia
2006 eta 2010 urteen artean, biziraupena kolokan egon zan. Jaiotza-tasa apalaren eta Atxurizubin zelai barik itzi gindun obra handiaren ondorioz, gure kemena muturreraino estutu zan.
«Kluba ez zuten markatu oztopoek, aurrera egiteko hartutako erabakiak baino, betiere bere baloreei esker.»
Uribealdea Proiektua (2008 – Gaur egun arte)
2008an, Guztion arteanhartutako erabaki estrategiko ostean. Plentziako Kakarraldogaz bat egin genduan indarrak batzeko, Erresuma Batuko konderrietako eskuadren ereduari jarraituz; horri esker, mailarik goren-gorenean lehiatu ahal izan gara, Ohorezko B Mailan.
Zer da gaur egun Mungia Rugby Taldea
Emakumezkoen taldea (+16 urte). Euskal rugbyan inklusinoaren eta goi-mailako errendimenduaren eragilea.
Harrobia (6 urtetik 14ra). Baloreak, jokoa eta hirugarren denborako errespetua ikasten diran lekua.
Etorkizuna (14 urtetik 18ra). Senior mailako lehiara eta goi-mailako errendimendura heltzeko gakoa.
Uribealdea fronte komuna. Liga Nazionalean eta Ohorezko B Mailan lehiatzen.
Emakumeak (+35 urte). Rugbya hutsetik deskubritzen daben ama eta emakume adoretsuak, komunitatea ereiten.
Beteranoak. Izandako jokalariak, espiritua bizirik mantentzen dabenak eta Espainia osoan zehar lehiatzen direnak.
